XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

anplifikagailua - superfusiorako silikonazko putzua - elektrodo ateralea - emaitzen azterpena - kitzikapen elektrikoa - gerri ornomuina - nerbio ziatikoa

1. irudia. Gure saiakuntzen antolakuntza orokorra. Elektrodo aterale baten bitartez orno-muinaren azalezko geruzetako elektronegatibotasuna neurtzen da, eta informazio hau anplifikagailu baten bitartez egokiro sendotu eta ordenagailu arrunt baten bitartez aldi berean ikusi eta aztertzen da. Ordenagailuak berak minutu oro nerbio ziatikoari platinozko elektrodo bipolarren bitartez ezartzen zaion kitzikapen bat antolatzen du, eta baita saiakuntzaren momentu egoki baten kitzikapen kondizionatzaile bat ere. Orno-muinaren gainean jarritako silikonazko putzu baten bitartez azalezko geruzetan gai kimiko ezberdinak ezartzen dira.

Aterakinek ordu erdiko egonkorraldia bete bezain laister, zenbait kitzikapen kondizionatzaile ezberdin ezarri zaizkio nerbio ziatikoari saiakuntza ezberdinetan. Kitzikapen kondizionatzailetzat molde ezberdineko gainzama elektrikoak erabili izan dira, eta hauen zenbait parametro aldatuz joan gara, kitzikapen kondizionatzaile ezberdinek C zuntzek eraginiko eremu potentzialetan zein eragin daukaten ikertzeko asmoz.

Modu honetan, silikonazko putzuaren baitan jarritako isurkinek ez dute putzutik ateratzerik, eta bai ordea orno-muin ehunera bertara sartzeko erreztasun handia, batez ere azalezko geruzetara. Era honetan farmako bereziak orno-muinaren azalezko geruzen (I-II geruzak) baitan kokatzen diren hartzaile eta beste zenbait proteinetaraino bideratzeko baldintza egokiak ziurtatu daitezke (2. Irudia; Beck et al., 1995).

Gai antagonista ezberdinen eragina aztertzeko, IZA putzutik kanpora atera eta bere ordez farmako ezberdinen soluzioak jarri ziren test potentzialak 30 minutuko egonkorraldia betez gero. Hamar minutu ondoren kitzikapen kondizionatzailea ezarri eta seinaleak bi ordubetez ikuskatu eta aztertu dira.